XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txiki-txikitan, jaio aurretik, eta amaren sabelean nengoelarik, nire kezka eta zalantzak eduki nituen; ez nekien zer egin, edo han gelditu ahalik eta gehien, edo bestela mundu honetara etorri.
Ez neukan oso etorkizun argirik; alde batetik amaren gorputza zulatuz aterako ninduten, beste aldetik banekien mundura jaio orduko nigar egin beharko nuela.
Ongi ulertuko duzue beraz, zergatik nengoen zalantzan.
Ez zen oso erabaki erraza; ama sendagilez inguraturik zegoen, eta zuriz jantzitako tropa guzti hura nire zain.
Azkenik, eta onena zelakotan, nigarrez munduratu nintzen, sendagile, komadrona, erizain eta horrelakoen beharrik gabe.
- Bai ume ederra! - Nigar egiteko gogoa badakar behintzat.
- Aitaren begiak ditu, begira.